Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea, dena balio du beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzeko. Zientzia eta UPV/EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.
Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:
19:00/Misterios desde el fondo del mar/Joel Molina
19:12/Un golpe de…¿suerte?/Naiara Barrado
19:24/¿Por qué no me acuerdo de lo que puse en aquel examen si saqué un 10?/Iván Álvarez
19:36/Tres zoonosis emergentes en Euskadi/Cristina Juesas
19:48/Teorías fantásticas sobre la grafía de los números/Raúl Ibáñez
20:00/Naturaleza 1: ficción 0/Arima
- Norentzat: publiko guztientzat
- Eguna: osteguna, 4
- Ordua: 19:00
- Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoko Auditoriumean
- Hizkuntza: euskara/gaztelania
Oharra: Sarrera librea lekuak bete arte