Oso zaila da robotik gabeko bizitza imajinatzea. Bizi garen mundua gero eta automatizatuago dago, eta gure eguneroko bizitzan gero eta robot gehiago dago. Hala ere, oraindik oso urrun ikusten dugu robotikaren eta industria automatizazioaren mundua. Txoko honetan haien oinarriak ezagutuko dituzu bideo honen bidez eta hainbat robot mota ikusiko duzu lanean: humanoideak, robot industrialak, eta robot kolaboratibo bat ikusiko dugu Rubik-en kuboa ebazten edo LEGO autoak eraikitzen.
