Hiritar zientzia ekintza, familiei zuzendua (5/6 urtetik aurrerako umeak), Azterturekin koordinatua. Uraren zikloari jarraituz itsasoan amaitzen duten plastikozko hondakinen (poltsak…) arazoari buruz sentsibilizatzeko jarduera didaktikoa. Arena-Zierbena hondartzan egingo da azaroaren 6an, larunbata.
Hondakinen arazoa azaldu ostean, hau da, horien jatorria eta ondorioak nahiz nola lagundu egoera aldatzen erabilera bakarreko plastikoak gure egunerokotik kenduta, jarduera praktikoa gauzatuko da:
Bilketarako materiala jasoko da eta selektiboki jasoko dira itsas hondakinak. Horrez gain, sailkatu eta kuantifikatu egingo dira.
- Hizkuntza: Euskara
- Partaide kopurua: 25 pertsona (5/6 urtetik aurrerako umeak)
- Eguna: Azaroak 6
Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara
Lekua: Arena-Zierbena hondartza (familiak beren kabuz joan beharko dira izen-ematearen ostean jakinaraziko zaien topalekura)
Izen-ematea: Presentziala: Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan. Telefonoz: 944789552 / 944789485; kulturbulegoa@barakaldo.eus (Adierazi: jarduera, izena, abizenak, NANa eta telefonoa)