Ba al dago hizkuntza txikirik? Eta hiztun txikirik? “Txikitasun” hori egiatan ote da txikitasun? Tailer honetan, batetik, hizkuntza-aniztasunaren eta euskararen tamainaren inguruan gizartean dauden aurreiritzi batzuk ezbaian jarriko ditugu. Bestetik, “hiztun txiki” kontzeptuarekin ere zalantzan jarriko ditugu hizkuntza ikasteari buruzko zenbait uste. Adinez “txikiak” diren hiztunek edota hizkuntzarekin esperientzia urria dutenek ematen duena baino hizkuntza-ezagutza handiagoa dutela erakutsiko dugu, testuinguru eleaniztunetako hizkuntza-garapena abiapuntu. Hurrena, elebidunengan ohikoa den hizkuntza-txandakatzeaz jardungo dugu, txandakatze horrek arau zehatzak dituela ikusaraziz. Parte-hartzaileek hizkuntzaren eta elebitasunaren gainean hausnartzea da tailer honen helburua, jolas modura, ELEBILAB laborategiko zenbait ikergairen inguruan zuzenean esperimentatuaz.
- Dirigido a: mayores de 14 años