Ekimen honek Gorostitza urtegian zehar ibilbide autogidatua egiteko gonbita luzatzen du, ingurumen “ikerketa” bat gauzatzeko asmoz. Beharrezko materiala daraman motxila bat emango da: eremuko koadernoa, gida dikotomikoa, analisien kita… besteak beste, uraren ph-a aztertzeko eta aldagai fisikoak neurtzeko beharrezko den guztia. Familia osoarentzako modukoa.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Hartzaileak: familiak
Data: azaroak 6 eta 7
Ordua: 11:30-15:00
Topalekua: CIHMA LUIS CHOYA ALMARAZ Anbia kalea 3 , El Regato
Nahitaezkoa da izena ematea, urriaren 28tik aurrera
Telefonoz: 944971390
Posta elektronikoa: ezagutubarakaldocihma@barakaldo.eus