Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Es
  • Eu
Izena eman
Erreserbak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • 2020 Edizioa

PONPEIAKO FRESKOEN MISTERIOA: VESUVIOREN ERUPZIOAK EZIN ZUENA SUNTSITU

Jarduera mota: Hitzaldia
Egoitza: Bilbo
Txandak ikusi

Azken aldi honetan bizitzak ekarri digun egoera gorabehera, IBeA taldeko ikertzaileok laborategitik lan egiten jarraitzen dugu, Ponpeiako horma-pinturak inguratzen dituzten misterio guztiak laborategitik argitzeko.

Konferentzia honen bitartez, Ponpeiako horma-pinturen azterketan egin ditugun azken aurrerapenak ezagutu ahal izango dituzue. Beste gauza batzuen artean, ikusi ahal izango dituzue laborategian aztertzen ditugun laginak, erabiltzen ditugun tresnak, Erromatar freskoen erreprodukziorako erabiltzen dugun teknika edo haien zahartzea, inguratu zituen eta inguratzen dituen atmosferaren inpaktua simulatzeko.   Laburbilduz, jarduera honekin ikusi ahal izango duzue Kimika Analitikoak funtsezko rola jokatzen duela, bai Ponpeiako horma-pinturak osatzen dituzten materialen karakterizazioan eta bai haien kontserbazioaren diagnostikoan, sumendiaren erupzioaren inpaktua eta –horren ostean- atmosfera modernoagoarekiko esposizioa gertatu ostean.

Zoritxarrez, gaur egun La Palmako Cumbre Vieja-k erakutsi digu sumendi batek ze nolako suntsipena sortu dezakeen. Aurten kontatuko dizuegu ze nolako degradazioak sortu ziren Ponpeiako horma-margoetan Vesuvio sumendiaren eraginez, eta zelan gaur egun ere honen lorratzak eragina izan dezaketen artelan aparta hauen kontserbazio egoeran.

Hizlaria: Maite Maguregui Hernando, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Kimika Analitikoa saila

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 5

  • 18:00-19:30
    gaztelera
    114 leku geratzen dira!. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

Berriak

  • Erretratu alfabetiko-matematikoa lehiaketaren irabazaleak
  • Argazkia, Matematika eta bakteiro-ehiztariak, aukeratu zure lehiaketa eta irabazi
  • Zientzia Club, arrakastaren formula
  • ZIENTZIA ZIRKULARA ETA IKASTETXEETARAKO TAILERRAK
  • Heldu da Zientzia Astea 2021!
© 2021 Zientzia Astea - XXI. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea