Zer zeregin eta modalitate dira eraginkorragoak hizkuntzak ikasteko? Hitzaldi honen ardatza izango da zeregin kolaboratiboek hizkuntzen ikaskuntzan duten garrantzia. Hizpide izango dugu zer zeregin eta modalitatek –ahozko zein idatzizkoek- sustatu dezaketen arreta handiagoa hizkuntzaren alderdi formalei dagokienez, hots, hiztegi eta gramatikarekin lotutako alderdiei dagokienez. Halaber, horien eraginkortasunerako garrantzia handia izan dezaketen alderdiak ere aipatuko ditugu, hala nola parekatze mota, parearen dinamika, lehen hizkuntzek interakzioan duten erabilera, eta jarrerak.
Hizlaria: Esther Gomez Lacabex, UPV/EHUko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio saila