Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Es
  • Eu
Izena eman
Erreserbak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • 2020 Edizioa

IlusionARTE ITSAS ZIENTZIEKIN: ITUN BERDETIK ZURE HONDARTZARA

Jarduera mota: Tailerrak - Ikastetxeak
Egoitza: Online
Txandak ikusi

Tailer honetan, gure inguruko itsas zientziak ezagutuko dituzue eta Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU) lan egiten duten ikertzaileen eskutik itsasora hurbilduko zarete. Belén ingurumen zientzialarik, Esther biologoak eta Izaskun ilustrazio zientifikoaren profesionalak, hurrenez hurren, honako hau proposatzen dizuete:

  • Hitzaldi interaktibo batean, itsasoaren inguruko ingurumen problematikarekin dituzten erronkak azalduko dituzte beren esperientzia pertsonaletatik abiatuta. Gainera, klima aldaketaren aurka borrokatzeko, habitat naturalak babesteko eta ozeanoetako jasangarritasuna sustatzeko Europako Itun Berdearen planteamendua azalduko dizuete.
  • Horren ostean, zuen dibulgazio kanpaina diseinatu ahal izango duzue, itsasoarekin lotutako albiste interesgarri batean oinarrituta. Kanpaina poster formatuan edo Instagram/Twitter/Facebook/Blog profil baten bidez jakinaraziko da.
  • Azkenik, taldean egindako kanpainak azalduko dituzue, eta itsas zientziek komunikabideei, gizarteari, genero inklusioari, lan egoerari eta interes orokorreko beste gai batzuei dagokienez egun duten egoerari buruz eztabaidatuko duzue.

Ondo pasa ikasten!

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Norentzat: DBH eta Batxilergoa
  • Eguna: ostirala 5
  • Ordua: 10:00-12:00
  • Iraupena: 2 ordu
Oharra: Ilusionarte con las ciencias del mar tailerraren metodologia dela eta, izena ematea 3 gela/taldetara mugatuta dago.

 

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

Berriak

  • Erretratu alfabetiko-matematikoa lehiaketaren irabazaleak
  • Argazkia, Matematika eta bakteiro-ehiztariak, aukeratu zure lehiaketa eta irabazi
  • Zientzia Club, arrakastaren formula
  • ZIENTZIA ZIRKULARA ETA IKASTETXEETARAKO TAILERRAK
  • Heldu da Zientzia Astea 2021!
© 2021 Zientzia Astea - XXI. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea