Matematika eta artea oso urrun dauden bi diziplinatzat hartzen dira, ageriko loturarik ez balute bezalaxe. Baina, bien arteko harremana aztertzen denean, nabarmena da antzina-antzinatik arte garaikideraino mantendu izan den bien arteko elkarreragin oparo, sakon eta aberatsa. Pitagorasen zientziak, bere kontzeptuekin –pi zenbakia, kasu– eta teoremekin, ideia sortzaileak eragin ditu eta egitura artistikoen osagaia izan da.
“Azares” deritzon erakusketan, Esaú de León artistak zuhaitz itxurako eskultura handiak begiratzeko gonbidapena luzatzen du. Eskultura hauek triangelu-itxurako piezez osatuta daude, eta pieza horiek mihiztatu egiten dira Lindemayerren sisteman oinarrituz. Teknika hau, egitura fraktala dena, eskulturan erabiltzen da landare eta zuhaitzen hazkundea irudikatzeko. Gainera, sorkuntza-prozesuan triangelu magikoak, zenbaki lehenak, pi zenbakia eta proportzio harmonikoak ere aurki ditzakegu. Sorkuntza-lanak, halaber, alderdi parte-hartzaile bat du; izan ere, bertaratutakoak kartekin beren eskultura propioa egitera gonbidatzen ditu.
Artistak berak azalduko die bisitariei fraktalen printzipioa, Koch-en kurba eta L sitemak erabiliz, eta ezagutza horiek nola aplikatu ziren eskultura-produkzioan.
- Tokia: Bibat Museoa