Tailer honetan, ikasleek energia berriztagarri eta jasangarri iturri hau ezagutuko dute. Gainera, birziklatutako materiala erabilita egindako eraikuntza sinple baten bidez, ur-errota bat egin ahal izango dute modu kolaboratiboan.
Ur-errotek palen bidez xurgatzen dute uraren energia, energia zinetiko izenekoa, eta askotariko energia motak sorrarazten dituzte; esate baterako, potentziala, hidraulikoa eta elektrikoa.
Hizkuntza: Euskara
Partaide kopurua: Tailer bakoitzeko 25
Hartzaileak: Ikastetxeak- Lh-ko 5. maila
Data eta iraupena: azaroaren 3a eta 4a. 45min
Ordutegia: 10:00-11:00/ 11:00-12:00
Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa
*Nahitaezkoa da izena ematea. Urriaren 28tik aurrera. 944789552 telefono zenbakian edo ccclaracampoamoraulas@barakaldo.eus helbidean