Itsasontzian egingo dugun bidaian zehar, UPV/EHUko ikertzaileek Bilboko itsasadarraren eta antzeko beste estuario batzuen garrantzia azalduko digute; sistema konplexu eta askotarikoak dira, goi mendietako lakuak bezalaxe. Bertako sedimentuen bidez, gizadiak lurralde horretan izan duen bilakaera historikoa ezagutu dezakegu.
Ibilaldi bat egingo dugu, “debekatuta ez ukitzea” leloarekin, eta laginak hartzeko tresna batekin Bilboko itsasadarreko ura jasoko dugu, hainbat altueratako laginak eskuratzeko. Besteak beste, honako datu hauek ezagutuko ditugu: gazitasuna, redox potentziala, tenperatura, disolbatutako oxigenoa, etab. Horrez gain, ur lagin horiek iragaziko ditugu, uraren kalitatea ikusteko.
- Norentzat: publiko orokorra
Bisitarako informazio zehatza
- Iraupena: ordu 1
- Topalekua eta irteera: muelle de Pio Baroja.