Energia berriztagarriak iturri naturaletatik lortzen dira eta agortezinak dira. Era berean, agortezinak dira egin ditzakegun esperimentuak. Iaz errotak, eguzki sukaldea eta Stirling motor bat ikusi genituen martxan. Oraindik ikus dezakezue bigarren bideoan.
Aurten ikus-entzunezko eduki berria duzue. Bertan, kamera termografiko baten laguntzaz, ikus daiteke kolore ilunek zuriek baino bero gehiago xurgatzen dutela eta fenomeno hori nola aprobetxatu dezakegun panel termosolar batean ura berotzeko. Azkenik, telurio baten bidez, Eguzkia Lurraren inguruan nola mugitzen den ikusiko dugu.
Energia berriztagarriek eskaintzen dituzten aukerek harritu egingo zaituzte!