Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Es
  • Eu
Izena eman
Erreserbak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • 2020 Edizioa

GLUTENA AURKI DEZAGUN!

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Online
Txandak ikusi

Zer da zeliakia? Denok ezagutzen dugu zeliakia duen baten bat, baina ba al dakigu benetan zertan datzan? Zeliakia glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da. Zeliakoek ezin dute glutena duen elikagairik hartu, erreakzio immunologiko bat eragin ahal baitie este meharrean. Gaur egun, intolerantzia honi aurre egiteko dagoen tratamendu bakarra bizitza osoan glutenik gabeko dieta egitea da. Txoko honetan glutena duten eta ez duten elikagaiak bereizten ikasiko dugu. Batzuk erraz bereizten dira, adibidez ogia eta gailetak, badakigulako zerealen irina daramatela, eta horrek glutena duela. Baina bazenekien txorizoan, urdaiazpikoan eta goxokietan ere glutena aurki daitekeela? Hori gertatzen da glutena gehitu dietelako elaborazio prozesuan. Ikasiko dugu janarien ontzietako etiketak irakurtzen, «glutenik gabea» adierazten duten ikurrak eta hitzak bereizteko, eta jakiteko glutenik daukaten ala ez.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

Berriak

  • Erretratu alfabetiko-matematikoa lehiaketaren irabazaleak
  • Argazkia, Matematika eta bakteiro-ehiztariak, aukeratu zure lehiaketa eta irabazi
  • Zientzia Club, arrakastaren formula
  • ZIENTZIA ZIRKULARA ETA IKASTETXEETARAKO TAILERRAK
  • Heldu da Zientzia Astea 2021!
© 2021 Zientzia Astea - XXI. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea