Isileko ehizak inpaktu negatiboa du ingurumenean, desagertzeko arriskuan dauden animalia-espeziak hilzorian jartzen dituelako eta ekosistemak eraldatzen dituelako. Lehenengo begiratuan ezin detektatu daitezken odol orbanak bilatzearen eta geroago aztertzearen bidez, posible da jakitea ea odola gizakiena edo animaliena den, baita zer animalia-espezietatik datorren ere jakitea. Hori oso lagungarria da ingurumenerako kaltegarriak diren jarduerak detektatzeko; adibidez: isileko ehiza detektatzeko.
Kriminalistika interesatzen bazaizu, hauxe da zeure tailerra. Azalduko dizugu nola detektatzen den ezkutuko odolaren presentzia, eta kasu praktiko bat ebatziko duzu, lehen begi-kolpean ezin detekta daitezkeen odol orbanak bilatuz. Horren ostean, aztertuko duzu ea giza odola den ala animalia batena. Azkenik, giza odola ez den odolaren kasuetarako, ezagutuko duzu zein animalia-espezietatik datorren, DNA mitokondrialaren analisi batzuk alderatuz.
Eta, kasua ebatzita!
Norentazat: 12 urtetik gorakoentzat