Bisita gidatu bat proposatzen dizugu San Pedro mendiko (Amurrio-Urduña) indusketa arkeologikoetatik, horren bidez paisaia belikoa ulertzeko Gerra Zibila amaitu zenetik 80 urte baino gehiago igaro eta gero.
Uzkianoko (Urkabustaiz) bizilagunen testigantzak entzungo dituzu haien ahotik –herri txiki hau arabar fronteko lehenengo lerroan egon zen 1936 eta 1937 bitartean-. Horren ostean, San Pedro mendiko posizio errepublikanoak ezagutuko dituzu, bisitarako berreskuratuak: lubakiak, gotorlekuak, babeslekuak eta artilleria errepublikanorako egindako lurpeko galeria bat, 50 metroko luzerakoa.
Berriki inauguratu den Memoria Ibilbide honetara gonbidatzen zaitugu, zeren gerraren errealitate gogorra ezagutuz bakerako gizarte kritiko bat eraiki ahal izango baitugu.
- Norentzat: publiko orokorrra
Bisitarako informazio zehatza
- Paseoak 2,5 orduko iraupena du.
- Topagunea: Uzkiano, Memoria Ibilaldiaren Aparkalekua. Gomendatzen da bertan aparkatzea, herriko bizilagunen lasaitasuna errespetatzeko.