Zure planeta sortu nahi duzu? Espazioko esplorazioarekiko grina eta ilusioa esnatzeko asmoz, Eguzki Sistemako planetak aurkeztuko dizkiegu. Baita azken aldian gero eta gehiago topatzen diren exoplaneta, beste izarren inguruko planeta, batzuk ere. Ondoren, porexpanezko bolak eta kolore ezberdinetarako pintura akrilikoak erabiliz, ume bakoitzak planeta bat edo bi sortu ahalko du, Eguzki Sistemako planeta ezagun bat edo etorkizunean beste izar baten inguruan biraka topa genezakeen exoplaneta bat. Zotzak, plastilina eta “goma eva” erabilita eraztunak eta erliebea ere jarri ahalko diegu gure planetei.
- Norentzat: 8 urtetik behera. Umeak heldu batekin egon behar dira tailer osoan zehar.
- Iraupena: 45 min.