Erdi bakarrizketa, erdi solasaldia, huts egiten ez duen nahasketa leherkorra da Zientzia Club. Arrakastak baino ez ditu ekoizten ikustaldi honek 2014an hasi zenetik. Aurten, 300 lagun baino gehiago bildu dira programatu diren lau emanaldietan: Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Barakaldon. UPV/EHUko 19 ikertzailek ikuskizuneko egileak eta protagonistak izan dira, beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak umorez azaldu dituztenak.
Zientzia Club, arrakastaren formula
