Bisita gidatu honetan, ibilbide bat egingo dugu elektrizitatearen historiatik. Hainbat objektu zientifiko aurkeztuko dira, guztiak ondare-balio handikoak, elektrizitatearekin lotutako aurrerapen garrantzitsuak islatzen dituztenak, eta asmatu zituzten pertsona ospetsuekin lotuko dira.
Jarduera hau Museo Andaluz de la Educación-ekin (MAE) lankidetzan egiten da.
- Norentzat: publiko orokorra.
- Tokia: Carlos Santamaria zentroa, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa, Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia