Espazio-ontzi tradizionalek erregaia erabiltzen dute bere ibilbidea aldatzeko edo maniobra orbitala konplexuak burutzeko. Baina erregaiak, garraia daitekeen pisua eta bolumena mugatua izanik, misioak erabat baldintzatzen ditu. Eguzki-belaontziek, aldiz, ez dute erregairik behar. Espazio-ontziaren ispilu itxurako gainazal handiek, Eguzkiaren argiaren bultzada harrapatu eta erabiltzen dute espazio-ontzia aurrera eramateko. Itsasoko bela-ontzi batean egiten den antzera, eguzki-bela horiek ibilbidearen norabidea zehazteko Eguzkiarekiko angelua aldatuz mugi daitezke. Eguzkiaren argiak eragiten duen etengabeko bultzadari esker, epe luzeko eta kostu txikiko misioak ahalbidetzen dituela azpimarratu behar da.
Eguzki-belaontzien teknologiak espazioa esploratzeko aukera berriak zabaltzen ditu eta datozen urteetan bilakaera handia izatea espero da. Gehiago jakin nahi duzu ontzi berri hauei buruz?
Hizlariak: Mikel Antoñana Otaño eta Unai Aldasoro Marcellan, EHU/UPVko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatua saila
- Norentzat: 16 urtetik gora