Beroa mugitu egiten da, material batzuetatik beste batzuetara igarotzen da. Mugimendu horiek ikusteko, kamera termografikoak erabiltzen dira. Halako kamerek «margoztu» egiten dute beroa, hau da, tenperatura bakoitzak kolore bat daukan irudipena sortzen dute. Tailer honetan fenomeno termofisiko batzuk aztertuko ditugu kamera termografiko bat erabilita, eta deskubrituko dugu, adibidez, nola galtzen den beroa etxeetan, eta zer egin dezakegun hori gerta ez dadin. Taldeak egingo ditugu eguneroko fenomenoei buruzko lehiaketan parte hartzeko.
- Norentzat: publiko orokorra