Bisita gidatu honetan, parte-hartzaileek, benetako zientzilariak bailiran, itsas hondakinen zuzeneko bilketa eta sailkapena burutuko dute MATER ontzitik, batez ere, arreta jarriz, mikroplastikoen jatorrian, erabilpenean, presentzian edo/ta kantitate eta sailkapenean. Irteeran, MATER Ontzi-Museo Ekoaktiboko tripulazioarekin batera, Plentziako Itsas Estazioan (UPV/EHU) mikro eta nanoplastikoen efektua aztertzen diharduten ikertzaileok parte hartuko dugu, batez ere, dinamika mikro eta nanoplastiko mota ezberdinek organismoetan eragiten dituzten kalteen inguruko azalpenekin osatzeko.
- Norentzat: publiko orokorra
- Iraupena: 3 ordu
- Topalekua: MATER ONTZI MUSEOA C/ Arraunlari s/n Pasaia