Bisita gidatu honetan, 2012tik Aiztondo bailarako guda frontean (Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkil) egindako lan arkeologikoa ezagutuko duzu. Hor bizilagunen testigantzak entzungo dituzu haien ahotik. Istoriak hainbat objektu berreskuratuekin eta inguru musealizatuarekin (lubakiak, gotorlekuak, babeslekuak) lotuko ditugu, horren bidez paisaia belikoa ulertzeko Gerra Zibila amaitu zenetik 80 urte baino gehiago igaro eta gero.
- Norentzat: publiko orokorra
- Iraupena: 3 ordu
- Topalekua: Asteasuko plazan
- Oharra: mendiko oinetako eta arropa egokiak eramatea