Bazenekien polimeroak gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objektu ugaritan daudela? Oraingo egoera epidemiologikoan, adibidez, material polimerikoen rola funtsezkoa izan da COVID-19aren hedakuntza prebenitzeko, musuko eta eskularruetan duten erabileragatik, beste babes-tresna batzuen artean, baita birusa bera detektatzeko ere.
POLYMATek polimero natural eta sintetikoen kimika hurbildu nahi dio publiko orokorrari. Zentroko instalazio eta laborategietara egingo dugun bisita gidatuan, gure ikertzaileak eta hauek bertan garatzen dituzten proiektuak ezagutu ahal izango dituzu. Zuzenean azalduko dizute zer den polimero bat eta zein diren eguneroko bizitzan dituen erabilera ugariak.
- Norentzat: publiko orokorra.
- Bisitarako informazio zehatza
- Topagunea: POLYMAT, Jose Maria Korta eraikina