Bilbo erdigunean, UPV/EHUren Ingeniaritza Eskolaren gainean, altxor bat dago ezkutuan, herritarren begien aurrean: Aula Espazio behatokia. Bisitaldi honetan, behatokia ezagutu eta dituen bi unitateak ikusteko aukera izango dugu: bata espazioa gauez behatzeko da; bestea, berriz, egunean zehar Eguzkia aztertzeko. Teleskopioek nola funtzionatzen duten ikasteaz eta bertan egiten duten lanarekin harritzeaz gain, Eguzkia behatzeko aukera ere izango dugu.
360º-ko bideo hau gailu mugikor baten bidez ikustera gonbidatzen zaitugu, esperientzia bere osotasunean gozatzeko!