XX. mendearen amaieran, birmoldaketa industrialaren eraginez, Bilbok erabateko aldaketa egin behar izan zuen bere ekonomian. Ziurgabetasun ekonomikoko urte batzuen ostean, hiriak bere dinamismoa berreskuratu zuen eta zerbitzuen hiri bihurtu zen, bere ingurumen- eta hiri-biziberritzean murgilduta. Neurri handi batean, eraldaketa hori Bilboko Itsasadarraren ingurumen-lehengoratzeari esker egin ahal izan da. Bertan, gaur egun 60 espezie baino gehiago bizi dira. Horrenbestez, Bilboko eraldaketa jasangarriaz hitz egin dezakegu. Aldaketa-prozesu hori ezagutzera gonbidatzen zaitugu, Bilboko Itsasmuseumeko erakusketa iraunkorrera egingo dugun bisita gidatu baten bidez.
- Norentzat: publiko guztia, 12 urtetik aurrera. Adingabeekin gutxienez nagusi arduradun batek etorri beharko du.
Bisitarako informazio zehatza
- Iraupena: 60 min
- Topagunea: Itsasmuseum, museoko sarrera leihatila nagusia.