The Game of Brainy Roles deritzana ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko tailer bat proposatzen dugu: lankidetzan eta rolen interpretazioan oinarritutako jarduera bat. Taldeka lan egin beharko duzu diziplina anitzeko ikerketa-proiektu bat lantzeko, beraren bitartez ikerketa-erronka bati heldu ahal izateko ahalik eta modu sortzaileenean, metodo zientifikoari jarraituz. Erronkak lotura izan beharko du estresarekin, burmuinarekin eta neurozientziekin. Horretarako, zientziaren inguruan dauden estereotipo ohikoenak baztertu beharko dituzu eta betetzen diren rolen profil, gaitasun eta lehentasun indibidualen askotarikotasunak a priori planteatu ditzakeen zailtasunak gainditu.
Gustukoak dituzu erronkak? Har ezazu parte jolas honetan!
Norentzat: publiko orokorra, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, komunitate zientifikoa eta zentzu zabalean hezkuntzan dihardutenak.