Horren jakitun ez bagara ere, uhin geldikorrek eta erresonantziek alde guztietatik inguratzen gaituzte: gure kuartzozko erlojuan daude, gure mugikorrean, gure ahotsean, musika-instrumentu batean, edo gure alabak jolasteko erabiltzen duen zabuan. Fisikariok liluratzen gaituzten fenomenoak dira, eta, gainera, potentzia eta erabilgarritasun handikoak dira Fisikaren arloan.
Tailer honetan, eraikuntza eta musikaren alorreko erresonantziak ezagutuko ditugu hurbiletik, bibrazio onak azaleratuko dituzten esperimentu batzuk eginez.
Norentzat: 12 urtetik aurrera.