Zientzia eta ikertzaileak modan daude koronabirusari esker. Pandemia honek ezer lortu badu, lanbide honi balioa ematea da. Baina, benetan ba al dakigu zer egiten duen ikertzaile batek? Zer ikasi behar den? Zein diren jarraitu beharreko pausuak? Nolakoa den egunerokoa ikerkuntzan?, Zein den etorkizuneko proiekzioa?, Zer den berez ikerketa bat?, Zeri buruz iker daitekeen?… Zalantza horiek guztiak eta beste asko argitu ahal izango ditugu hitzaldian zehar.
Oharra: Hitzaldian zehar hizkuntzaren erabilera inklusiboa egingo da eta estereotipatu gabeko irudiak erabiliko dira. Gainera, UPV/EHUko emakume zientzialariek egindako ikerketen adibide batzuk ikusiko ditugu.
- Hizkuntza: gaztelania
- Nori zuzenduta: Batxilergoa 1-2
- Eguna: 10
- Ordua: 11:30