Hitzaldi honetan, Oskar González Mendiarekin, Kimikan doktorea, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia eta Arte Ederren fakultateetako irakaslea eta dibulgatzaile zientifikoa, ibilbide bat egingo dugu artelanetan erabiltzen diren konposatu berezienak ezagutzeko: momiak txikituta eskuratzen ziren pigmentuak, odola oinarri duten eskulturak, mikoorganismoak eta, are, untxi fluoreszente bat.
Streamig bidez ere jarraitu ahal izango da.
- Norentzat: publiko orokorra
- Hizkuntza: gaztelania
- Eguna: azaroaren 3, asteazkena
- Ordua: 19:00
- Tokia: Clara Campoamor zentro zibikoaren auditoriuma
- Iraupena: 60min
Ez da beharrezkoa izena ematea. Sarrera doan izango da, aforoa bete arte