16 parte-hartzaile, 4 talde eta erronka bakarra: planeta salbatu dezakeen pasahitza lortu.
Horretarako, erredox erreakzioetan oinarritutako 3 esperimentu egingo dituzu. Probak adierazitako denboran (60 min) arrakastaz burutuz gero, planetaren suntsiketa saihesten lagunduko zaituen elementu kimikoaren izena lortzeko pistak eskuratuko dituzu.
Tailer honetan kimikak gauzen itxura aldatu dezakeela baieztatzeko aukera izango duzu: zure begien aurrean modu “magikoan” baliorik gabeko txanponak altxor bihurtuko dira (1. esperimentua), sukaldeko eguneroko elementuak mundua argiztatuko dute (2. esperimentua) eta koloreek erlojuaren erritmoan dantzan arituko dira (3. esperimentua).
Lortzeko gai izango al zara?
- Norentzat: 10-12 urte bitarteko haurrentzat.
- Lugar: UPV/EHUko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza saila.