Gure miniaturazko indusketa arkeologikoan benetako arkeologo sentituko zara. Horretarako, areaz betetako kutxa batzuk edukiko dituzu, eta objektu arkeologikoak aurkitu beharko dituzu, adibidez zeramikak, gizakien eta animalien hezurrak, eraikuntzako materialak, hatuak eta abar. Arkeologo gazteak metodo arkeologikoa ikasten joango dira, eta aldi berean lanerako tresnak erabiltzen ikasiko dute, eta aurkitutako gauzak modu egokian dokumentatzearen garrantziaz jabetzen.
Animatzen al zara gurekin arkeologiarako grina aurkitzera?
Norentzat: 3-9 urte bitarteko haurrentzat.