Ariketa fisikoak onura fisiko, kognitibo eta psikoafektibo asko dakarzkie pertsonei, bereziki mugikortasuna murriztu eta isolamendu soziala areagotu den garai hauetan.
Tailer honek taldeko ariketa programa batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Online gainbegiratua egingo da denbora errealean, adinekoentzat diseinatuta dago, beren eguneroko bizitzan aise egin ditzaketen ariketak ditu. Jarduerak osagai anitzeko ariketa saio bat proposatzen du. Ariketa mota horrek dakarzkie onura gehien adinekoei gaur egun. Indar, erresistentzia, oreka eta luzatze ariketak egingo dituzu. Gainera, egoera fisikoa ebaluatzeko test batzuk azalduko dira.
Norentzat: publiko heldua, heldu nagusia eta adineko pertsonekin lan egiten duten profesionalak
Oso erraz jartzen dizkizugu:
- azaroaren 4an saioarekin bat egiteko (euskaraz) klikatu HEMEN
- azaroaren 5ean saioarekin bat egiteko (gaztelaniaz) klikatu HEMEN
Ariketa-saiorako, honako hauek behar dituzu:
- arropa erosoa eramatea
- ariketak egiteko aulki bat eskura izatea.