Laneko jarduerarekin lotutako gerrialdeko mina da, oraindik ere, gaur egun gaixotasun muskuloeskeletiko ohikoena. Pairatzen duten pertsonen bizi-kalitatea eta funtzionaltasuna mugatzen ditu, eta kalte sozioekonomiko handiak eragiten ditu. Exoeskeletoak gainkarga muskuloeskeletiko hori murrizten laguntzen duen tresna izan daitezke, gailu horiek bizkarreko inpaktua eta karga murrizteko ahalmena baitute.
Gure bideoan, lan-inguruneko asistentzia-exoeskeletoak zertan dautzan deskribatuko dugu: zonalde anatomikoak, jarduteko modalitateak, etab. Era berean, laborategian nola ebaluatu ditzakegun pertsonengan dituzten ondorioak azalduko dugu: kostu metabolikoa, analisi biomekanikoa eta onargarritasun-tasa, beste aldagai batzuen artean. Amaitzeko, gaur egun garapen teknologikoari heldu behar dioten erronkak aurkeztuko ditugu.